134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3104/2007 EBAZPENA, irailaren 24koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, abuztuaren 20ko 2677/2007 Ebazpenaren argitalpenean atzeman den akatsa zuzentzen duena. Haren bidez, María Jesús Condón Huerta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Errehabilitazioko Laguntza Zerbitzuko buru izendatzen da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 20ko 2677/2007 Ebazpenaren bidez, María Jesús Condón Huerta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Errehabilitazioko Laguntza Zerbitzuko buru izendatu du, Bideko Ama Birjina Ospitalean aritzeko, eta lanpostu huts bat esleitu dio. Ebazpen hura 2007ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 10ean.

Aipatutako ebazpenaren izenburuan akats bat, ospitalearen izenari buruzkoa, dagoela oharturik, bidezko da zuzentzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abuztuaren 20ko 2677/2007 Ebazpenaren izenburuan atzeman den akatsa zuzentzea. Haren bidez, María Jesús Condón Huerta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Errehabilitazioko Laguntza Zerbitzuko buru izendatzen da. Hau dioen lekuan "Nafarroako Ospitalean aritzeko", hauxe behar du "Bideko Ama Birjina Ospitalean aritzeko".

2. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.

3. Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko irailaren 24an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0715867