134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Baztango Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2007ko irailaren 3an egin Tokiko Gobernu Batzarrean:

Behin betikoz onestea xehetasun azterlan bat, 68. poligonoko 526. lurzatirako zehazturiko banda eraikigarria aldatzeko (Gartzaingo Etxerri auzoan, hiri lurzoru finkatua, etxebizitzetarako dena eta eraikigarria, III. motakoa). Valer arkitektoak prestatu du, EHAEOk 2007ko martxoaren 26an ikus-onetsi eta berariaz abiarazitako espedientean dago, María Sagrado Corazón Garizabal Icetak sustatu duelarik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2007ko irailaren 26an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0715574