134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Xehetasun azterlana eta birmugaketa proiektua. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2007ko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hau erabaki zuen:

Behin betikoz onestea Elbeteko 18. poligonoko 34. lurzatia antolatzeko xehetasun azterlana eta birmugaketa proiektua, Oteiza arkitektoak prestatua eta EHAEOk 2006ko abenduaren 7an ikus-onetsia. Construcciones Arakan, SLk sustatu du proiektua, berariaz irekitako espedientean bildu dena, Udaleko zerbitzu teknikoek 2007ko martxoaren 8an eta 2007ko abenduaren 27an emandako txostenetako zehaztapenekin batean. Haren kopia erantsi da, ezagutu dadin eta ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), 2007ko urriaren 4an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0715569