134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Baztango Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2007ko irailaren 3an egin osoko bilkura arruntean:

Behin betikoz onestea Bozateko hiri lurzoruko 47. poligonoko 94. lurzatiaren xehetasun azterlana, Laborra arkitektoak prestatua eta EHAEOk 2007ko maiatzaren 9an ikus-onetsia. Azterlana horretarako espresuki irekitako espedientean dago eta Iruland, SLk sustatu du.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2007ko irailaren 26an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0715568