134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ENERITZ

UO-21 urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Enerizko Udalak, 2007ko irailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen UO-21 jarduketa unitatean dauden hiri lurzoruak urbanizatzeko proiektua, Sergio Arrubla Torresek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan agindutakoa betez, hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita, udal idazkaritzan aztertu eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Eneritzen, 2007ko irailaren 14an.-Alkate udalburua, José Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: L0715609