134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARMAÑANTZAS

Hirilurraren balorazio txostenaren berrikuspena. Onespena

Hirilurraren balorazio txostenaren berrikuspenerako batzordean Armañantzasko Udalak dituen ordezkariek, 2007ko apirilaren 24an, erabaki zuten hasiera batean onestea Armañantzasko Hirilurraren balorazio txostenaren berrikuspenaren proiektua eta hura jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitara emanda.

Espedientea interesdunen eskura dago, udal idazkaritzan.

Armañantzasen, 2007ko urriaren 9an.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0715612