134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

Deialdi publikoa, bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluak betez, deialdi publikoa iragartzen da udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko, eta hamabortz egun balioduneko epea ematen da, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak beterik, eskaera aurkez dezaten Herriko Etxe honetan.

Villatuertan, 2007ko urriaren 1ean.-Alkate udalburua, Patxi Martínez Urritzelki.

Iragarkiaren kodea: L0715637