134. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CARCAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2007ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea 5. poligonoko 415. lurzatiaren xehetasun azterlana -UO-24 unitatea, San Cerni karrika- Alberto López Pardok eta Mairena Espinosa Muñozek sustaturik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan aginduari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onespena emanen zaio agiriari, hala behar badu.

Carcarren, 2007ko urriaren 10ean.-Alkate udalburua, Germán Agreda.

Iragarkiaren kodea: L0715640