131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

21/2007 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Burgiko Udal Plana aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, behin betikoz onesten duena. Aldaketa baratzezaintzaren eta aisialdiko baratzezaintzaren laguntzarako eraikinei dagokie.

Burgiko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Burgiko Udal Plana aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua. Aldaketa baratzezaintzaren eta aisialdiko baratzezaintzaren laguntzarako eraikinei dagokie.

2. Foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen adieraztea. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau Burgiko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko irailaren 25ean._Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0714786