131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GARES

2. poligonoko 465. lurzatiari buruzko hirigintza hitzarmena. Aurretiko akordioa

Garesko Alkatetzak, 2007ko urriaren 2ko ebazpenaren bidez, hirigintza hitzarmena tramitatzea onetsi zuen, Grupo Gaceo, S.L. enpresak, AR-4 banaketa eremuan urbanizazio lanak egiten ari zela, 2. poligonoko 465. lurzatian eragindako ukipenak sortutako auziari irtenbidea ematen diona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23, 24 eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Garesen, 2007ko urriaren 3an._Alkatea, Feliciano Vélez Medrano.

Iragarkiaren kodea: L0715238