131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 2. poligonoko 1295. lurzatiaren xehetasun azterlana, Marta Sanz Muruzábal andreak sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko urriaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 2. poligonoko 1295. lurzatiaren xehetasun azterlana, Marta Sanz Muruzábal andreak sustatua, betiere txosten teknikoaren eta txosten juridikoaren zehaztapenak kontuan hartuta. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunkarietan argitaratuko da, hogei eguneko epean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noainen, 2007ko urriaren 3an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0715322