131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zabalegiko 3. eremuko U.E. 3.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Carmen Peralta Urquiaga eta María Angeles Peralta Urquiaga andreek sustatua. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko urriaren 2an egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zabalegui 3. eremuko U.E. 3.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, María Angeles Peralta Urquiaga eta Carmen Peralta Urquiaga andreek sustatua. Onespenak kontuan hartu ditu txosten teknikoaren eta txosten juridikoaren zehaztapenak eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Espedientea Nafarroako Gobernura bidaliko da.

Noainen, 2007ko urriaren 3an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0715302