131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2007ko irailaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Uharteko Udalak, Esteribarko Udalak eta Laboratorios Cinfa S.A. enpresak sinatu beharreko hirigintza hitzarmena, Esteribarko eta Uharteko Udalena den Ollokianda-Urbiko plan partzialaren birzatiketa proiektuaren "1. ekipamendu publikoa" lurzatiari buruzkoa, behar bezala eginbideturik espedientean baitago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23, 24 eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2007ko urriaren 4an._Alkatea, Francisco Javier Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0715354