131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERROIBAR

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2007ko irailaren 19an alkateak emandako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du Mezkirizko UE 10 unitatearen xehetasun azterlana, AN Gestión y Promoción de Viviendas S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.

Erroibarren, 2007ko irailaren 24an._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0714914