131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARGUEDAS

U.E. 10.2ren xehetasun azterlanaren aldaketa eta eremuaren mugaketa berriaren proiektua. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko irailaren 28an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen herriko Arau Subsidiarioen 10.2 exekuzio unitatearen xehetasun azterlanaren aldaketa eta eremuaren mugaketa berriaren proiektua, Arguedas Residencial, S.L. enpresak aurkeztutako agirien arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143. eta 76. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Arguedasen, 2007ko urriaren 2an._Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0715197