131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARTAXOA

1. aldaketaren espedientea 2007ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2007ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betikoz onestea 1/2007 aldaketaren espedientea 2007ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, dagokion iragarkia 2007ko ekainaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean agertu ondoren, eta epe horretan ez bizilagunek ez interesdunek ez dute erreklamazio, kexa edo ohar bakar bat ere aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betikoz onetsitzat jo da. Hona hemen laburpena:

Kreditu gehikuntza:

Gastuen gehikuntza:

_1 452 621 futbol/ zelaiko esparruko argiak: 34.941,00 euro.

Dirusarreren gehikuntza:

_191700 Hitzartu beharreko kreditua. 34.941,00 euro.

Kreditu berezia:

GASTUAK:

_2 311 481 Familietan esku hartzeko programa, etorkinekin: 27721,00 euro.

DIRUSARRERAK:

_2 45501 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 26.961,00 euro.

_2 462 Udalen ekarpena: 760,00 euro.

Argitara ematen da, interesatuak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2007ko urriaren 3an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0715387