131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

IRUNBERRI

Finken okupazioa. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2007ko irailaren 25ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Irunberriko Udalak, 2007ko maiatzaren 14an egindako osoko bilkuran, "Uraren goi hornidura industrialdeari 10. eskualdetik; ponpaketa, bulka-hodia eta erregulazio biltegia Irunberrin" eta "Irunberriko (Nafarroa) industrialdea urbanizatzeko proiektua-Kanpoko zerbitzuak" izeneko proiektuak onetsi, desjabetze prozedura abiatu eta hasiera batean onetsi zuen haiek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, baita hamabost egunez jendaurrean jarri ere.

Epe horretan alegazio hauek hartu dira eta erantzun hauek eman zaizkie:

1. Juan Ramón Ollo Aristu jaunak, Bodegas Aristu ordezkatuz, honako hau alegatzen du:

Trazadura errepidearen zortasun eremuan barna joateko eskatzen du, Nafarroako errepideei buruzko 5/2007 Foru Legeak ezarritakoari jarraituz. Orobat, Q-17 kutxatila 98. lurzatiaren eta 97. arteko mugan jartzeko. Bestetik, aldi baterako okupazioa kentzeko, 98 eta 173A lurzatietan mahasti ekologikoak daudelako, eta okupazioa beharrezkoa izatera, hodiaren eta errepidearen arteko lur zerrenda baino ez dadila hartu. Azkenik, obrak egiten direnean, ibilgailuek sarrera izan dezatela Aristu ardandegietara, 173 B lurzatian baitago.

Alegazioari erantzuteko, esan behar da Nafarroako errepideei buruzko 5/2007 Foru Legeak haiek babesteko gutxieneko tarteak finkatzen dituela, eta horrek ez dakarrela trazadura zortasun eremuan barna sartzea. Bestalde, ez dago aitzakiarik Q-17 kutxatila aipatu mugara eramateko. Aldi baterako okupazioari dagokionez, ahalik eta laburrena izanen da.

Azkenik, aditzera ematen da ardandegian sartzeko neurri egokiak hartuko direla obrak egiten direnean.

2. Fermina Turrillas andreak, honako hau eskatzen du:

Ur hargune bat bere jabetzako finkan jartzeko, industrialdera doan hodia bertatik iragaten denez gero.

Eskaerari erantzuteko, aditzera ematen da goi hornidurako hodia dela eta, beraz, ezin dela lotune partikularrik egin.

3. Pedro Javier Leyún Juarez, María Jesús Uriz Lespe, Francisco Javier Laquidain Beorlegui, Valentín Rebolé Orte eta María Jesús Irurozquie Pérez jaun-andreek honako hau alegatzen dute:

1292, 1291 eta 1290. lurzatietan, hodiak Iturberoko egungo errepidearen ertzari jarraitu diezaiola; aldiz, 1288 eta 1287. finketan, Valko bidearen ertzari; izan ere, urbanizagarriak izan litezke.

Gaur egun lurzati horiek urbanizagarriak ez direla erantzuten zaie alegatzaileei. Gainera, proiektuko hodia burdin urtuzkoa da eta bihurtzeko 69,999 m-ko erradioa behar du gutxienez, non ez den ukondo bat jartzen, baina hori ez da komenigarri hodiak behar bezala funtzionatzeko. Dena dela, kontuan hartuko da alegazioa eta ahal den neurrian saiatuko da trazadura aldatzen.

4. Ana María Doncel Urrizburu andreak honako hau alegatzen du:

Bere jabetzako lurzatian, Irunberriko 2. poligonoko 763.ean, egin gogo den kutxatila lurzatiaren mutur batean jartzeko.

Alegazioari erantzuteko, kutxatila lurzatiaren mugara ekartzeko oztopo teknikorik ez dagoela esan zaio, ahalik eta kalte gutxien egin dezan.

5. Angel Vicente Urdániz jaunak honako hau alegatzen du:

Bere jabetzako lurzatian, Irunberriko 2. poligonoko 1082.ean, egin gogo den kutxatila tokiz aldatzeko, nekazari lanak ez galarazteko.

Alegazioari erantzuteko, esan zaio putzua ezin dela kendu proiektuan pentsatu den tokitik, kolektorearen sestrak eta lurrarenak bat egin behar dutelako.

Putzua lurpean egitea, lur-arrasetik 0,40 m behera, lurpean, egitea da aukera bakarra; horrela ez zaie trabarik eginen nekazaritzako makineriei.

6. María Jesús Oyaga Ochoa andreak, LUM-37 finkaren (Irunberriko 2. poligonoko 363. lurzatia) jabeak, honako hau alegatzen du:

Kutxatila LUM-36 finkaren mugara (2. poligonoko 362. lurzatia) ekartzeko eskatzen du, baita hodiaren trazadura aldatu eta Linaresko bidearen ertzetik eramateko.

Alegazioari erantzuteko, sakaneko isurbide aldean zer kota dagoen, haren mende dagoela esan zaio; izan ere, aldaketa egin daiteke teknika aldetik, eta zuinketa aldian egiaztatuko dela obra egiten denean.

Horrenbestez, erabaki da:

Lehendabizikoa._Behin betiko onestea "Uraren goi hornidura industrialdeari 10. eskualdetik; ponpaketa, bulka-hodia eta erregulazio biltegia Irunberrin" eta "Irunberriko (Nafarroa) industrialdea urbanizatzeko proiektua-Kanpoko zerbitzuak" izeneko proiektuak, aurkeztutako alegazioak xedapen zatian azaldu den moduan ebatzi eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onestea. Onespenari loturik daude okupazio beharra eta onura publikoaren deklarazioa.

Bigarrena._Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako organo eskuduna baita, ukitutako ondasun eta eskubideei buruzko presako deklarazioa egin dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako ondorioetarako, beharrezkoa baita Irunberriko industrialdeak zerbitzu eta azpiegitura egokiak izatea.

Hirugarrena._Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua eta gainerako obligazio ekonomikoak ordaintzeko, desjabetze prozeduraren ondorioz.

Laugarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea. Orobat, alegatzaileei jakinaraztea, eta ohartaraztea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

Berraztertzeko errekurtsoa, Irunberriko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela,

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Irunberrin, 2007ko irailaren 26an._Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0715393