131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

SAN ADRIAN

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Galerías Primero, S.A. Jarduera: supermerkatua, eta haren barnean jatekoak, etxeko gaiak, sukaldekoak, orotarikoak, ehungintzakoak eta etxetresna elektrikoak, txikizka. Tokia: Nafarroako etorbidea, 23.

San Adrianen, 2007ko urriaren 1ean._Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L0715352