131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

145/2007 FORU AGINDUA, irailaren 18koa, Osasun kontseilariak emana, Osasun kontseilariak abuztuaren 27an emandako 123/2007 Foru Aginduan ikusitako akats bat zuzentzen duena. Foru agindu horren bidez José María Baquedano Adrián jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko kudeaketa zuzendari izendatu zen.

Abuztuaren 27ko 123/2007 Foru Aginduaren bidez, José María Baquedano Adrián jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko kudeaketa zuzendari izendatu zen. Foru agindu hori 2007ko 115. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 14koan.

José María Baquedano Adrián jaunak zuzenduko duen unitatearen izenean akats bat egin dela ikusirik, bidezkoa da zuzentzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 30/1992 Foru Legearen 55. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. José María Baquedano Adrián jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko kudeaketa zuzendari izendatzeko, Osasun kontseilariak abuztuaren 27an emandako 123/2007 Foru Aginduan egindako akats materiala zuzentzea. Horrenbestez, haren lehengo atala honela geldituko da:

"1._José María Baquedano Adrián jauna anbulatorioen eta ospitalez kanpoko laguntza zentroen kudeaketa zuzendari izendatzea."

2._Foru agindu hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3._Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2007ko otsailaren 18an._Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0714721