131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ALLO ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, D mailako sei lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak deialdia iragarri du, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, D mailako sei lanpostu betetzeko baldintza hauen arabera.

1._Arau orokorrak.

1.1. Deiadia iragarri da, Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen zerbitzuko familia langilea izateko sei lanpostu, D mailakoak, Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko E mailako langileen artean betetzeko, igoera txanda murriztuan.

1.2. Deialdiko lanpostuak Nafarroako administrazioko langileen estatutuko D mailari dagozkion oinarrizko lansariez hornituko dira.

1.3. Aplikatu beharreko araudian ezarrita dago lanaldiaren araubidea, baita opor, jaiegun, sari-ordainketa eta gainerako eskubideen araubidea ere. Hala ere, lanaldia noiznahi alda dezakete administrazio organo eskudunek; betiere, zerbitzuaren beharren arabera.

1.4. Izendatuak deialdiaren kategoriari dagozkion eginkizunak beteko ditu zerbitzuan.

2._Izangaien betebeharrak.

2.1. Txanda murriztuko hautapen probetan onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) E mailako langilea izatea Allo aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean.

b) Eskatutako titulazioa edukitzea, hau da, Eskola Graduatua, Lanbide Heziketako lehen maila edo parekoa, eta E mailan bost urtez aritu izana frogatzea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

2.2. Aipatu baldintzak deialdi honetan azaldutako epean eta moduan egiaztatu beharko dituzte izangai hautatuek. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen direla ulertuko da eta oposizio garaitik izendapenera arte bete beharko dira.

3._Eskaerak.

3.1. Oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabideak Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean, azken eguneko ordu biak arte; edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezartzen den moduetako bat jarraituz.

3.2. Izangaiek, deialdiaren 6. atalean ezarritakoari jarraikiz, oposizio-lehiaketako epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak alegatu beharko dituzte eskabidean, jatorrizko agiriak edo, administrazio nahiz notario bidez, konpultsatutako kopiak aurkeztuta.

3.3. Eskabidearekin batera ondoko agiriak ekarri beharko dira:

a) Izangaiak deialdiaren 2. arauan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzen dutenak.

b) Izangaiak alegatutako merezimenduen egiaztagiriak.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4._Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko burutzak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratuko da.

4.2. Interesdunek behin-behineko zerrenda argitaratu eta hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak egiteko.

4.3. Erreklamazio epea iragan eta haiek ebatzita direla, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du Mankomunitateko burutzak, iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dena. Bestalde, oposizio-lehiaketako probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren zehaztuko da.

5._Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Mankomunitateko ordezkaria.

Mahaikidea: Alloko Udaleko gizarte langilea.

Ordezkoa: gizarte zerbitzu oinarrizkoen teknikaria.

Mahaikidea: Lizarra aldeko oinarrizko gizarte zerbitzuko familia langilea.

Ordezkoa: izendatu beharreko familia langilea.

Mahaikidea: Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko kide diren Udaletako zinegotzia.

Ordezkoa: Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko kide diren Udaletako zinegotzia.

Idazkaria: Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Alloko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratu beharko da eta ezin izanen du lanean jardun gutxienez kideen gehiengoa biltzen ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu saio guztietarako edo batzuetarako. Adituak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.

6._Lehiaketaldia.

6.1. Lehiaketaldian 30 puntu lortu ahalko dira gehienez eta ez da baztergarria izanen.

6.2. 3.3 puntuari jarraikiz alegaturiko eta frogaturiko merezimenduak ondoko baremoaren arabera puntuatuko dira:

_Administrazio publikoetan familia langile gisara egindako zerbitzuengatik. 3 puntu urte bakoitzeko, gehienez ere 30 puntu.

6.3. Lehiaketaldia amaiturik, izangai bakoitzaren puntuazioa Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko iragarki oholean paratuko da jendaurrean. Oposizio-lehiaketako puntuazio osoa, lehiaketaldian lortutako puntuazioaren eta oposizioaldian lortutakoaren batura izanen da.

7._Oposizioaldia.

7.1. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Proba teoriko-praktikoa: epaimahaiak erabakiko du eta lanpostuan egin beharreko lanekin lotutako kasu praktikoa izanen da, ordubetez idatziz egin beharko dena. Ondoren, epaimahaiak kasuari buruzko galdera batzuk eginen dizkio izangai bakoitzari. 70 puntukoa da ariketa honen gehieneko puntuazioa. Gutxienez, 35 puntu atera beharko dira, baztertuta geldituko baitira puntuazio hori gainditzen ez duten izangaiak.

7.2. Ariketa egiteko dei bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aurkeztu beharko dute. Probetara agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.

8._Gainditzen dutenen zerrenda.

8.1. Ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du, Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, probak gainditzen dituztenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua, eta horretarako, izangai bakoitzaren lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak batuko ditu. Orobat, izendapen proposamena jarriko da ikusgai.

9._Agirien aurkezpena.

9.1. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 30 egun naturaletan, proposatutako izangaiek baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte Mankomunitateko Erregistro Orokorrean. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak ezin izanen dira izendatu, halako eran non haien egintza guztiak baliogabeturik geldituko baitira, betiere, haien eskabideetako faltsukeriagatik legokiekeen erantzun beharra ezertan galarazi gabe.

10._Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Maila-igoera prozesua bukatuta, Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak izendatzeko proposatuak izan diren izangaiak izendatuko ditu.

10.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean jabetu beharko da lanpostuaz izangaia. Aipatu epearen barrenean jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan salbu, Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatean D mailako lanpostua eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.

11._Deialdiaren kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta behin betiko egintza administratiboen aurka, Nafarroako Toki Entitateentzat aurreikusitako errekurtsoak jarri ahalko dira.

Allon, 2007ko irailaren 12an._Mankomunitateko burua, Lourdes Alegría Fernández.

I. ERANSKINA

Izena: ..................., adinez nagusia, N.A.N: ............., sorteguna: ........., sorterria: ............., helbidea: .............., telefonoa: ......... zure aurrean agertu eta azaltzen dut:

Oposizio-lehiaketa murriztuaren bidezko deialdian onartua izatea eskatzen dudala, Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko D mailako lanpostua betetzeko.

Eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Horrenbestez,

Eskatzen dut: oposizio-lehiaketa murriztuaren bidezko deialdian onartua izatea, Allo aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko D mailako lanpostua betetzeko.

Iragarkiaren kodea: L0715266