131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

VILLAFRANCA

Aldaketa 2007ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Villafrancako Udalak, 2007ko irailaren 12an egin bilkura arruntean, aho batez, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2007ko bere plantilla organikoan, lan eskaintza publikoari dagokionez. Izan ere, arkitekto teknikoaren lanpostua ez da lanaldi erdikoa izanen, lanaldi osokoa baizik. Lanpostuaren gainerako ezaugarriak, berriz, bere garaian onetsi zen eskaintza publikoan agertu ziren hartan geldituko dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 326, 276 eta 277. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen Foru Legearen 5. kapituluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aldaketa hauek jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Villafrancan, 2007ko irailaren 14an._Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L0715344