131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

VILLAFRANCA

2007ko plantilla organikoko aldaketa. Hasierako onespena

Villafrancako Udalak, 2007ko irailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko udal plantilla organikoko aldaketa, albiente lanpostuari dagokion osagarriei buruzkoa. Lehenago onetsitako osagarriei %10eko prestasun osagarria eta %13ko guardia lokalizatuko osagarria gehitu zaizkie, betiere hasierako soldataren gainean kalkulatuta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 326, 276 eta 277. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen Foru Legearen 5. kapituluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aldaketa hauek jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Villafrancan, 2007ko irailaren 14an._Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L0715343