131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BURLATA

Akats zuzenketa. Burlatako Udaleko udaltzain izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia

Akatsa atzeman da I. eranskineko 1. puntuan ("Abiadura-lasterketa: 100 metro"), "Emakumeen puntuazioa: marka, puntuazioa" atalean; Burlatako Udaleko udaltzain izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, 2007ko maiatzaren 28an argitaratu baitzen, 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Beraz, bidezko da hura zuzentzea.

Horrenbestez, eta legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau erabaki dut:

Lehena: Zuzentzea I. eranskineko 1. puntuan ("Abiadura-lasterketa: 100 metro"), "Emakumeen puntuazioa: marka, puntuazioa" atalean atzemandako akatsa, Burlatako Udaleko udaltzain izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, 2007ko maiatzaren 28an argitaratu baitzen, 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean; honela zuzendu ere:

Emakumeen puntuazioa:

MARKA PUNTUAZIOA

16" baino gehiago Bazterturik

16" eta 15,6" bitarte 5 puntu

15,5" eta 15,1" bitarte 5 puntu

15" eta 14,6" bitarte 6 puntu

14,5" eta 14,1" bitarte 7 puntu

14" eta 13,6" bitarte 8 puntu

13,5" eta 13,1" bitarte 9 puntu

13" edo gutxiago 10 puntu

Eta honela behar du:

Emakumeen puntuazioa:

MARKA PUNTUAZIOA

16" baino gehiago Bazterturik

16" eta 15,6" bitarte 5 puntu

15,5" eta 15,1" bitarte 6 puntu

15" eta 14,6" bitarte 7 puntu

14,5" eta 14,1" bitarte 8 puntu

14" eta 13,6" bitarte 9 puntu

13,5" edo gutxiago 10 puntu

Kanporatuta geldituko dira 16" baino gehiago egiten duten emakumezkoak eta 14,5" baino gehiago egiten duten gizonezkoak.

Bigarrena: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Burlatan, 2007ko urriaren 8an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0715545