131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MIRANDA ARGA

Alkatetzaren erabateko dedikazioa

Miranda Argako Udalak, 2007ko ekainaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen Miranda Argako alkate kargua betetzeko erabateko dedikazioa ezartzea, atzeraeragineko ondorioekin 2007ko ekainaren 18tik aitzina. Urtean jasoko duen lansaria 28.520,94 euro izanen da 14 pagatan banatuta.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan xedatzen dena betez eta lege beraren 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta ohartarazten da ezen, ekintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu ondoko hilabetean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Miranda Argan, 2007ko urriaren 2an._Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0715366