131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MIRANDA ARGA

Alkateordeen eta eskuordetzaren izendapena

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan xedatua bete beharrez, Miranda-Argako Udaleko alkate udalburuak, 2007ko ekainaren 21ean eman ebazpenean, lehen alkateorde izendatu du Francisco Alcalde Flamarique jauna.

Miranda-Argako Udaleko alkate udalburuak, 2007ko uztailaren 24ean eman ebazpenean, bigarren alkateorde izendatu du Francisco Javier Sesma Garnica jauna, udal elektrizitate zerbitzuari dagokion eginkizunak bere esku utzita, zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenekin eta hirugarrenei eragiten dieten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmenarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Miranda-Argan, 2007ko urriaren 1ean._Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0715228