131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

EGUESIBAR

Alkatetzaren 344/2007 Dekretua, ekainaren 22koa, Hezkuntza eta Kultur alorreko eskurantzak Ana Elisa Lesaca González andreari eskuordetzan ematen dizkiona

Alkatetza honek, Legearen arabera dituen eskurantza batzuk Udalbatzaren beste organoetan eskuordetzen ahal ditu, baldin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan debekatutako kasuren batean sarturik ez badaude.

Aferen kopurua oso handia denez eta guztiak arreta handiz aztertu beharrekoak direnez, une honetan, komenigarria da ondoren aipatzen den eskurantza eskuordetzea, interes publikoari begira, prozedurak azkarrago egin eta zerbitzuen eraginkortasun maila handitzeko.

Horrenbestez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduren 43., 44., 45., 114.etik 118.era, 120. eta 121. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

Lehena: Ana Elisa Lesaca González Eguesibarko Udaleko zinegotzia eskuordetzea, Hezkuntza eta Kulturaren alorrean Alkatetzak dituen legezko eskumenetarako.

Bigarrena: eskuordetzan utziko dira honakoekin loturiko gai eta espediente guztiak: hezkuntza-programen garapenaren kudeaketa, kultur adierazpen ororen sustapena eta hedapena, udalaren kultura-instalazioen kudeaketa eta gizartearen partaidetzaren dinamizazioa, Kontzejuen eta Eguesibarko festen kudeaketa, kultur, gazte eta aisialdi jarduerei laguntzak ematea, pintura eta argazkilaritza lehiaketak eta festetako kartelaren lehiaketa antolatzea, ikastetxeei eman beharreko transferentzien eta eskolaz kanpoko jardueren kudeaketa.

Zinegotzi delegatuak sinatuko ditu ebazpenak, errekerimenduak, ofizioak, aginduak, lekualdatzeak eta bai partikularrei bai beste administrazioei eta erakunde publikoei zuzendutako instrukzio eta komunikazio idazkiak, esleitu zaizkion eskurantzak eta zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak behar bezala erabiltzeko. Halaber, administrazio prozedurak ebatziko ditu, hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez.

Hirugarrena: eskuordetza honetatik at gelditzen da gastuak xedatzea, bere eskumenaren mugen barrenean eta TAFLren 21.1.ñ) artikuluan adierazitako mota guztietako kontratazioak eta kontzesioak.

Laugarrena: zinegotzi eskuordeak egiten dituen kudeaketen eta ematen dituen xedapenen berri eman beharko dio, gero, Alkatetza honi, hiru hilekoan behin edo hala eskatzen zaion aldiro; eta aldez aurretik, berriz, munta duten erabakietan, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluak aipatzen duen gisara.

Bosgarrena: Hezkuntza eta Kultura alorreko zinegotzi eskuordeak bere eskurantzak erabiltzen dituenetan, inguruabar hori adieraziko du espresuki, eta Udal honetako alkateak egintzat hartuko dira. Horrenbestez, Alkatetzak ebatzi beharko ditu egintza horien kontra aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak.

Seigarrena: Dekretu honetan egindako eskuordetzak, indarra har dezan, organo eskuordearen onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da baldin eta ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunean Udal honetako Alkatetzari kontrakoa adierazten ez bazaio.

Zazpigarrena: Dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta haren edukiaren berri Udalbatzari emanen zaio egiten duen lehen osoko bilkuran.

Zortzigarrena: Ebazpen honetan adierazi ez den ororako, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan agindutakoa aplikatuko da, ordezkaritza dela-eta arau horietan ezartzen diren erregelei dagokienez.

Honela xedatzen, agintzen eta sinatzen du alkateak, José A. Andía García de Olalla jaunak.

Eguesen, 2007ko ekainaren 22an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0715315