131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Tasen aldaketaren hasierako onespena

Mankomunitateko Juntak, 2007ko irailaren 20an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

2008. urterako, zabor bilketa eta tratamendu zerbitzuagatik Ordenantza fiskalaren eranskinean ezarritako tasen aldaketa hasiera batez onestea.

Aldaketa: %5eko igoera.

Tasa hauek zabor bilketari dagozkio. Beraz, tratamenduari dagokion tasa kenduta dago.

Aditzera ematen da espedientea, eta orobat aipatutako erabakia, Mankomunitatearen Idazkaritzan, Etxalarko Herriko Etxean, jendaurrean egonen direla, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun balioduneko epean, herritarrek edo interesdun legitimoek egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak egin ahal ditzaten Mankomunitatearen idazkaritzan.

Udal mankomunatuetako idazkaritza bakoitzean, tasen zerrendaren kopia bat ere izanen da interesdunen eskura.

Etxalarren, 2007ko irailaren 24an._Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0715199