131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Torre Monrealen emanen diren zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Udalak, 2007ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Torre Monrealen zerbitzuak emateagatik ordaindu behar diren tasak ezartzea, eta hasiera batez onetsi zuen hori arautzen duen ordenantza fiskala, 2008ko urtarrilaren 1ean indarra har dezan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2007ko urriaren 1ean._Ogasun, Kudeaketa eta Dirubilketako zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0715262