131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SARTZE

Udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2008ko ekitaldirako

Sartzeko Udalak, 2007ko irailaren 20an egin osoko bilkuran, honako karga-tasa, indize eta ehuneko hauek finkatu zituen 2008ko ekitaldirako:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,250 izanen da.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,650 izanen da.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2 izanen da.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 175. eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.

6. Foru legeak ezartzen duena izanen da zirkulazioaren gaineko karga-tasa.

7. Zaborbilketaren tasa: Eska-Zaraitzuko HHSen Mankomunitateak finkatzen duena.

8. Udalaren gainerako tasa eta prezio publikoek bere hartan segituko dute.

9. Erabaki hauek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki horien aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Sartzen, 2007ko urriaren 4an._Alkate udalburua, Juana María Induráin Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L0715364