131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

423/2007 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, idazkari tekniko nagusiaren ordezkoa izateko bitarte baterako gaikuntza ematen duena.

Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzaren titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta zuzenean haren menpe dauden bestelako organo administratiboetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, karguak hutsik daudenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasunen bat dutenean, haien ordez jardun dezaten.

Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia zuzenean Toki Administrazioko kontseilariaren mende dagoen organoa da.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bidez eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuari jarraikiz emandako ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Araubide Juridikoaren Ataleko burua idazkari tekniko nagusiaren ordezko izateko gaitzea, idazkari tekniko nagusia kanpoan edo gaixo dagoenean edo ezin jardun duenean edo haren kargua hutsik dagoenean aritzeko.

2. Foru agindu hau interesdunei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALari igortzea, argitara eman dadin.

Iruñean, 2007ko urriaren 3an._Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F0715384