131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALOZE

Udal zergen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak 2008. urterako

Galozeko Udalak, 2007ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, honako karga-tasa, indize eta ehuneko hauek finkatu zituen 2008ko ekitaldirako:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa 0,257 izanen da.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa 0,638 izanen da.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1,23 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2 izanen da.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira. Karga-tasa, 2/1995 Foru Legeko 176.2 artikulua, ehuneko 10,22.

6. Foru legeak ezartzen duena izanen da zirkulazioaren gaineko karga-tasa.

7. Zaborbilketaren tasa: Eska-Zaraitzuko H.H.S.en Mankomunitateak finkatzen duena.

8. Uraren tasa: (Galozeko herriari eta Izizeko industrialdeari baizik ez dio eragiten), 97,75 euro etxebizitza bakoitzeko; 130,32 euro industriako hargune bakoitzeko; prezio hauetan urteko 180 m³-rainoko kontsumoa sartzen da; kopuru horretatik goiti egiten duten m³-ak 0,64 euroan kobratuko dira kontsumituriko m³ bakoitzeko.

9. Udalaren gainerako tasa eta prezio publikoek bere hartan segituko dute.

Erabaki hauek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabakiaren kontra ondoko errekurtso hauetako edozein para daiteke:

1. Honako jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean eta hautara, berraztertzekoa, hura egin zuen udal organoari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua). Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin da ez gora jotzekorik ez administrazioarekikorik aurkeztu, harik eta lehenbizikoa ebatzi edo ustez ezesten den arte. Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2. Hautara eta hilabeteko epean, honako jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekikorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3. Bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Galozen, 2007ko urriaren 5ean._Alkate udalburua, Francisco Sarriés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0715370