131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALOZE

Herrilurretako aprobetxamenduen ordenantza. Hasierako onespena

Galozeko Udalak, 2007ko urriaren 3ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza (soilik eragiten dio Galozeko herriari, Galozeko Kontzejua zenaren herrilurrari)

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Galozen, 2007ko urriaren 5ean._Alkatea, Francisco Jaso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0715360