131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EZKAROZE

Ezkarozeko hirigintza ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2007ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezkarozeko hirigintza ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Ezkarozeko hirigintza ordenantzaren aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Ezkarozen, 2007ko irailaren 27an._Alkatea, Juan José Layana Barber.

ALDAKETAREN TESTUA

Ezkarozeko udal hirigintza ordenantzen 22. artikuluaren 4. paragrafoa aldatu da, eta honela gelditu da:

"Baoen antolamendua eta proportzioak herriko betiko eraikinen moldeetara egokituko dira. Bao etzanak saihestuko dira. Elkarren ondoko leihoak ere saihestuko dira, arotzeriako mainel batek edo obrazko matxoi estu batek soilik banatuak badaude, teilatupeko solairuan izan ezik. Solairu guztien altueretan ere gorde beharko dira Ezkarozeko arkitektura tradizionalean ohikoak diren proportzioak. "

Iragarkiaren kodea: L0715227