131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

338/2007 EBAZPENA, urriaren 2koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, jendaurrean paratzen dituena "Pirinioaldeko ibarretarako sarbideak. Isoko gaina (II)-Arbaiun" izeneko 1. proiektu aldatua eta haren Ingurumen ukipenetarako azterlana, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio prozedurarako. Proiektua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatu du.

Aldaketa aztertuta, haren luzerari, ukitutako lurren ezaugarriei eta neurri zuzentzaileak aplikatzeko aukerari dagokienez, aditzera eman da ez dela ingurumen alderdien gaineko funtsezko aldaketa izan, "Irunberri-Ezkaroze NA-178 errepidearen saihesbidea, 10+000 k.p.tik 14+000 k.p.ra bitarte (Isoko gaina), eraikitzeko proiektua" kontuan hartzen badugu. Proiektu horren Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren abenduaren 28ko 471/2006 Foru Aginduaren bidez.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 57. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezko da espedientea jendaurrean paratzea hamabost egunez. Foru dekretu horrek Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten du.

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuaren 3.1.b) artikuluarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jendaurrean paratzea, hamabost egun baliodunez, "Pirinioaldeko ibarretarako sarbideak. Isoko gaina (II)-Arbaiun" izeneko 1. proiektu aldatua eta haren Ingurumen ukipenetarako azterlana, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio prozedurarako. Proiektua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatu du.

Espedientea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) egonen da ikusgai, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 39.3 artikuluan ezarririkoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urriaren 2an._Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0715313