131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

444/2007 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzeko titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendari nagusiak, idazkari tekniko nagusiak edo zuzenean kontseilarien mende dauden beste organo batzuetako titularrak kanpoan direnean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean edo karguak hutsik daudenean horien ordez aldi baterako ariko diren ordezkoak. Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten direnak izan ezik.

Horrenbestez, aipatu legezko aginduarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Lehendakaritza zuzendari nagusia aldi baterako ordeztuko duten zerbitzuetako zuzendariak, hurrenkera honetantxe:

a) Legegintza eta Koordinazio Zerbitzua.

b) Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzua

c) Herritarren Partaidetzarako eta Arretarako Zerbitzua.

d) Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren Zerbitzua.

e) Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua.

2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia aldi baterako ordeztuko duten zerbitzuetako zuzendariak, hurrenkera honetantxe:

a) Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzua.

b) Langileriaren Kudeaketako Zerbitzua.

c) Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua.

d) Gizarte Prestazioen Zerbitzua.

3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Barne zuzendari nagusia aldi baterako ordeztuko duten zerbitzuetako zuzendariak, hurrenkera honetantxe:

a) Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzua.

b) Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzua.

c) Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua.

d) Kudeaketa Tekniko eta Administratiborako Zerbitzua.

4. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Justizia zuzendari nagusia aldi baterako ordeztuko duten zerbitzuetako zuzendariak, hurrenkera honetantxe:

a) Justiziako Zerbitzu Juridiko-Administratiboa.

b) Justiziako Gizarte Zerbitzua

c) Justiziako Administrazioa Modernizatzeko Zerbitzua.

5. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira Modernizazio eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari nagusia aldi baterako ordeztuko duten zerbitzuetako zuzendariak, hurrenkera honetantxe:

a) Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzua.

b) Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzua.

c) Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzua.

d) Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzua

e) Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzua.

6. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, honako hauek izanen dira idazkari tekniko nagusia aldi baterako ordeztuko duten organoetako titularrak, hurrenkera honetantxe:

a) Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atala.

b) Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzua

c) Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzua.

d) Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzua.

7. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko urriaren 4an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0715396