131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

221/2007 FORU AGINDUA, irailaren 21ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, unibertsitate-tituludunak prestatzeko lau beka emateko deialdia egiten duena, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusian aritzeko.

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuan unibertsitate-tituludunentzako bi beka sortu eta haietarako deialdia egiteko proposamena egin du, tituludun gazteen prestakuntza modu eragingarrian sustatzeko lagungarria izan daitekeelakoan.

a) Beka bat Ekonomia edo Enpresa Zientzietako lizentziadunentzat edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadunentzat.

b) Beka bat Enpresa Zientzietako diplomadunentzat.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen abuztuaren 20ko 57/2007 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Bi prestakuntza beka emateko deialdia eta haren arauak, foru agindu honen eranskinean ageri direnak, onestea. Bekak Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusian aritzeko dira.

2. 12.960,00 euroko gastua baimentzea, Ekonomia edo Enpresa Zientzietako lizentziadunentzako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadunentzako beka baterako, honela banatuta: 3.240,00 euro, 2007ko gastuen aurrekontuko "Bekak, prestakuntza, ikerketa eta laguntza teknikoa" izeneko 900000-91200-4819-143106 kontusailaren kargura, eta 9.720,00 euro, berriz, 2008ko gastuen aurrekontuan dagokion kontusailaren kargura.

3. 10.692,00 euroko gastua baimentzea, Enpresa Zientzietako diplomadunentzako beka baterako, honela banatuta: 2.673,00 euro, 2007ko gastuen aurrekontuko "Bekak, prestakuntza, ikerketa eta laguntza teknikoa" izeneko 900000-91200-4819-143106 kontusailaren kargura, eta 8.019,00 euro, berriz, 2008ko gastuen aurrekontuan dagokion kontusailaren kargura.

4. Foru agindu hau Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuko Kontabilitate Zentroari jakinaraztea.

5. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko irailaren 21ean._Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

1. ERANSKINA

Unibertsitate-tituludunak prestatzeko bi beka emateko deialdiko arauak, Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusiko Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuan aritzeko

1. araua. Xedea.

Deialdi honen xedea da unibertsitate-tituludunak prestatzeko bi beka ematea, lehia irekian, Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusiko Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuan aritzeko.

a) Beka bat Ekonomia edo Enpresa Zientzietako lizentziadunentzat edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadunentzat.

b) Beka bat Enpresa Zientzietako diplomadunentzat.

Deialdiaren xedea unibertsitate-tituludunen prestakuntza bultzatzea da, departamentuan gauzatzen diren garapenerako nazioarteko lankidetzako jarduerak zuzenean ezagutu ditzaten.

2. araua. Aurrekontuetako dirua.

Deialdi honetarako 23.652 euro aurreikusi dira. Horietarik 5.913 euro 2007rako gastuen aurrekontuko "Bekak, prestakuntza, ikerketa eta laguntza teknikoa" izeneko 900001-91200-4819-143106 kontusailetik finantzatuko dira eta beste 17.739 euro 2008ko gastuen aurrekontuko kasuan kasuko kontusailetik.

3. araua. Iraupena.

Bekek urtebete iraunen dute. Epe hori bukatutakoan, beste urtebeteko luzapenak egiten ahalko dira, hasierako aldia eta luzapenak harturik, hiru urte egin arte gehienez. Beka luzatu ahal izateko tutoreek aldez aurretik eskatu beharko dute.

4. araua. Bekaren zenbatekoa eta ordainketa.

Ekonomia edo Enpresa Zientzietako lizentziadunentzako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadunentzako beka 12.960 eurokoa izanen da, eta Enpresa Zientzietako diplomadunentzako beka 10.692 eurokoa. Hilabetero 1.080 euro eta 891 euro pagatuko dira, hurrenez hurren, edo haien zati proportzionala, bidezko bada.

5. araua. Bateraezintasunak.

Prestakuntza beka bateraezina izanen da Administrazio beraren eta beste Administrazio Publiko batzuen bekekin.

6. araua. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Ondoren azaltzen diren baldintza guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek soilik hartzen ahalko dituzte bekak:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa. Dena den, Espainiako nazionalitatea ez dutenek gaztelaniaz behar adina badakitela frogatu beharko dute.

c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Aginduaren 13.2. artikuluarekin bat.

d) Nafarroan erroldatua egotea, deialdiaren eguna baino urte bat lehenagotik gutxienez.

e) Lehenengo oinarrian azaldu den unibertsitateko titulu ofiziala izatea, Espainiako agintariek emana edo homologatua, eta deialdi hau argitaratu baino lehenagoko hiru urteetan lortu izana.

f) Bekaren xedeko prestakuntza jardueran aritzea galaraz diezaiekeen ezgaitasun fisikorik edo bestelako gaixotasunik ez izatea.

7. araua. Balorazio baremoa.

Eskaerekin batera aurkeztutako merezimenduak honako baremo honen arabera kalifikatuko dira:

a) Ikasketa espedientea.

Espedienteko batez besteko nota gehienez ere 50 puntuz baloratuko da.

b) Informatika jakitea.

0,20 puntu emanen dira 20 ikastorduko, gehienez ere 10 puntu egin arte.

c) Ingelesez eta frantsesez jakitea.

Hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukitzeagatik, 10 puntu bitarte (5 puntu hizkuntza bakoitzarengatik).

d) Garapenerako nazioarteko lankidetzari loturiko prestakuntza ikastaroak: gehienez 20 puntu.

20 ordutik beherako ikastaroak ez dira kontuan hartuko.

e) Langile eta/edo boluntario gisa izaniko esperientzia, garapenerako nazioarteko lankidetzari lotutako gaietan: gehienez 10 puntu.

Hiru hilabetetik gorako aldiak baloratuko dira.

8. araua. Eskabideak.

8.1. Prestakuntza beka bat jasotzeko interesa dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Erregistroan, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 27ko behean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan, 30 egun naturaleko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

8.2. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) Prestakuntza bekaren eskaria inprimaki normalizatua erabiliz aurkeztuko da, eta inprimakia lortzen ahalko da Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusian (Yanguas y Miranda kalea, 27 behea),

b) Eskatzailearen curriculum vitae-a, non jasoko baitira, zehatz-mehatz, aipatutako merezimendu guztiak eta dagozkien frogagiriak.

c) Ikasketa espedientearen ziurtagiria, bertan azalduz kurtso bakoitzeko ikasgai guztien kalifikazioak, zein deialditan gainditu ziren eta, bereziki, ikasketa espedienteko batez besteko nota, azaroaren 27ko 1487/1987 Errege Dekretuaren arabera lortua (abuztuaren 1eko 1044/2003 Errege Dekretuak hein batean aldatu zuen).

d) Lortutako titulu eta diplomen fotokopia konpultsatua.

e) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

f) Nafarroako erroldatze ziurtagiria, antzinatasuna zehazten duena.

g) Alegatutako gainerako merezimenduak (jatorrizko ziurtagiria edo fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dira).

h) Eskatzailearen erantzukizunpeko aitorpena, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluari jarraikiz, onuradun izatea galarazten duen egoeretako bakar batean ere ez dagoela adierazten duena.

8.3. Epearen barrenean aurkeztutako eskabideak aurreko zenbakietan finkatutako baldintzak betetzen ez baditu, organo eskudunak interesdunari eskatuko dio hamar egun balioduneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko dio ezen, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatuko dela, eta azken gorabehera horren berri emanen zaiola.

Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkeztu ez badira, ezin izanen da hori zuzendu.

8.4. Prestakuntza bekak jasotzeko eskabidea aurkezteak berarekin dakar eskatzaileak deialdiaren arauak onartzea.

9. araua. Ebaluazio Batzordeen osaera eta bekak emateko prozedura.

9.1. Ekonomia edo Enpresa Zientzietako lizentziadunentzako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadunentzako bekaren ebaluazio batzordeak kide hauek izanen ditu:

_Batzordeburua: Andrés Carbonero Martinez jauna, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendaria.

_Batzordekidea: María José Vidal de Grado andrea, Administrazio Publikoko teknikaria. Arlo juridikoa.

_Idazkaria: Ana Martinez Cía andrea, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuko teknikaria.

Enpresa Zientzietako diplomadunentzako bekarako Ebaluazio Batzordeak kide hauek izanen ditu:

_Batzordeburua: María Elena Choperena Legasa andrea, Garapenerako Lankidetza Ataleko burua.

_Batzordekidea: Mercedes Rubio Unzué andrea, Gobernuz Kanpoko Erakundeekiko Harremanen Bulegoko burua.

_Idazkaria: Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuko teknikari bat.

9.2. Prozedura ofizioz hasiko da interesdunaren eskabidea jasotakoan.

9.3. Ebaluazio Batzordeak instrukzio organoak dira eta ofizioz ebaluatuko dituzte eskabideak, deialdian ezarritako irizpideen arabera.

Hori baino lehen, eskatzaileek laguntzak jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituzten ala ez adieraziko duen txosten bat prestatuko dute. 6. arauan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten eskariak ez dira baloratuko.

9.4. Ebaluazio Batzordeek aurkezten diren eskaerak aztertu eta baloratuko dituzte; gero, puntuazioaren arabera dagokien izangaiei beka emateko proposamena eginen dute eta haien zerrenda jendaurrean paratuko.

9.5. Bekak Gizarte Ongizatearen zuzendari nagusiak emanen duen ebazpenaren bidez banatuko dira, organo instruktoreak proposamena egin ondotik. Ebazpena Departamentuko iragarki oholean jarriko da (Yanguas y Miranda 27, behea), organo instruktoreak emandako puntuazioaren arabera eskatzaileek duten lehentasun hurrenkeran egindako zerrendarekin batera.

Orobat, beka jaso duten eskatzaileen zerrenda jaso beharko da eta espresuki adieraziko da zein eskaerari esan zaion ezetz, halakorik baldin bada.

Banaketaren gaineko ebazpena puntuaziorik altuena lortu eta beka jasoko duten interesdunei jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 22. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabeteko epean horretarako ebazpenik jakinarazten ez bada, ukatu direla ulertuko da.

10. araua. Tutoretzak.

10.1. Kasuan kasuko administrazio unitateak tutore bat, eskatutako titulazioa edo goragokoa duena, izendatuko du bekadunen jarduerak zuzendu eta gainbegiratzeko.

10.2. Tutoreak egin beharreko lanak agindu eta ordutegiak finkatuko ditu, eta bekadunek beren eginbehar orokor eta berariazkoak betetzen dituzten begiratuko du.

11. araua. Justifikatzeko epea eta modua.

Beka amaitu eta hurrengo hilabetean, onuradunak egindako prestakuntza jardueraren azken memoria aurkeztu beharko du.

Tutoreak adostasuna eman beharko dio memoriari, eta beka emateko baldintzak eta bertan aurreikusitako helburuak nola bete diren baloratu beharko du.

12. araua. Onuradunen betebeharrak.

a) Beka emateak ezartzen duen prestakuntza jarduera betetzea.

b) Organo emaileari erakustea betekizunak eta baldintzak betetzen direla; orobat, hari frogatzea beka jasotzeko arrazoi izan diren jarduera eta helburua egin eta bete direla.

c) Eskumena duten organoek eman den bekaren inguruan egin ditzaketen egiaztapen lan guztiak onartzea.

d) Xede berarekin eskatu edo jaso diren bestelako beka edo dirulaguntzen berri ematea beka eman duen organoari.

e) Jarduerak hasten direnean frogatzea, hala behar denean, zerga guztiak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela.

f) Organo eskudunari jakinaraztea harturiko bekari espresuki uko egiten diola, jarduerak utzi baino hamabost egun natural lehenago gutxienez.

g) Beka dela-eta eginiko jardueraren zuzeneko ondorioa den edozein argitalpenetan bekadun direla adieraztea.

h) Isilpekotzat jo behar diren eta prestakuntza jardueran ezagutu diren argibide tekniko edo administratiboen gainean sekretua eta konfidentzialtasuna gordetzea.

i) Zein erakundetan jarduten duen, bertako barne edo funtzionamendu araubidea betetzea.

13. araua. Prestakuntza jardueraren hasiera eta uko egitea.

Onuradunak beka emateko ebazpenean adierazten den egunean hasi beharko du lanean. Horrela egiten ez badu, onuradunak bekari behin betikoz uko egiten diola ulertuko da, non eta organo eskudunak ezinbesteko arrazoiak edo behar bezala justifikatutako beste edozein gorabehera ikusten ez dituen.

Bekari uko eginez gero, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuari horren berri eman beharko zaio, jarduera utzi eta gutxienez hamabost egun natural lehenago.

Emandako bekari edozein arrazoirengatik uko eginez gero, zilegi izanen da beka organo instruktoreak ezarritako zerrendan hurrengo dagoenari ematea, ezertan ukitu gabe onuradunak uko egin arte bete beharreko baldintzak.

14. araua. Prestakuntza jarduera egitea.

Bekadunak Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan ariko dira, astean gehienez ere 30 orduz.

Bekaldiaren hilabete bakoitzeko 2,5 egun naturaleko oporraldia emanen zaio bekadunari.

15. araua. Jabetza intelektuala.

Jabetza intelektualerako bekadunek dituzten eskubideak, bekaldian egindako jardueraren ondorioz eskuratu direnak, eskubide horiek erregulatzen dituzten arau estataletan ezarritakoari jarraikiz arautuko dira, eta Administrazio Publikoak ez ditu bazter utziko legozkiekeen agiriak, azterlanak, ikerlanak, lanak, eskubideak, emaitza zientifikoak eta izan litezkeen asmakuntzak.

16. araua. Lan edo administrazio harremanik eza.

1. Beka erabiltzea eta bekaduna izatea ez da zerbitzuak ematea, eta egoera horrek ez dakar berarekin lan harremana, administratiboa edo estatutupekoa sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin, ez eta antzeko eskubiderik lortzea ere. Administrazioak ez du konpromisorik hartuko beka bukatutakoan bekaduna bere plantillan sartzeko.

2. Prestakuntzako bekadunari agintzen zaizkion lan edo jarduerak, kasuan kasuko departamentu edo erakunde autonomoko funtzionario edo kontratudunek gainbegiratuko dituzte, horiek izanen baitira lan horien erantzuleak. Bekadunak ezin izanen ditu funtzionario publikoen eginkizunak bete edo berarentzat hartu, ez eta hirugarrenen aurrean Administrazio Publikoaren kide, ordezkari edo agente gisa agertu ere.

17. araua. Kalte-ordainak jasotzeko eskubidea.

Bekadunak, prestakuntza egiten ari direneko Administrazio Publikoarekin duen harreman juridikoa ezertan aldatu gabe, eskubidea izanen du zerbitzu eta bidaien arabera izaten dituzten gastuengatik funtzionarioei dagozkien ordain berberak jasotzeko.

18. araua. Ez-betetzeak.

Jasotako dirua itzultzeko prozedura azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoaren araberakoa izanen da. Zehazki, honakoak izanen dira jasotako dirua itzultzeko arrazoiak:

a) Bekadunak bere gain hartutako betebehar eta eginkizunak ez betetzea, jarduerak egitean ardurarik ez jartzea, errendimendu eta aprobetxamendu eskasa izatea eta lanak kalitate gabekoak izatea.

b) Azken memoria ez aurkeztea edota tutorearen adostasuna ez jasotzea.

c) Prestakuntza beka emateko kontuan hartu diren baldintzak ezertan aldatzea, aldez aurretik administrazio baimena lortu gabe, eta aldi berean jasotzea horrekin ezin bateratu den beste beka edo dirulaguntzarik.

19. araua. Errekurtsoak.

Deialdi honen arauen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, eta haiek aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari zuzendu beharko zaio.

Bi kasuetan jartzeko epea hilabetekoa izanen da, egintza jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontaturik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

2. ERANSKINA

GARAPENERAKO NAZIOARTEKO LANKIDETZARAKO PRESTAKUNTZA ETA IKERKETA BEKEN DEIALDIA. 2007

(e)ko tituludunentzako beka

Iruñean,........2007ko .........................aren ............(e)an.

Norberaren datuak.

Lehen deitura: ............................. Bigarren deitura:

Izena: ...................................... NANa:

Jaioteguna: ............................ Tokia:

Helbidea: (kalea, zenbakia, solairua).

Herria: .................. P.K.: ................... Probintzia:

Telefonoa: ................. Faxa: ...................... Helbide elektronikoa:

Ikasketen gaineko datuak.

Titulazioak:

Ikasketak hasi zituen urtea: .................. Ikasketak bukatu zituen urtea:

Espedienteko batez-besteko nota:

Fakultatea edo Eskola: ................................. Unibertsitatea:

Lankidetzari lotutako prestakuntza ikastaroak, bestelako ikastaroak edo tituluak.

Izena Ordu kopurua

Lankidetzan langile eta/edo boluntario gisa izaniko esperientzia.

Erakundea edo entitatea Postua Noiz

Badakizu informatika? BAI f EZ f

Ingelesez badakizu? BAI f EZ f

Frantsesez badakizu? BAI f EZ f

Eskatzailearen sinadura

Iragarkiaren kodea: F0714856