131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

122/2007 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Madril N-113 errepideko 77+620 kilometro puntuan Castejongo ipar sarbidea egokitu eta hobetzeko lanak" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, uztailaren 17ko 94/2007 Foru Aginduaren bidez, "Iruña-Madril N-113 errepideko 77+620 kilometro puntuan Castejongo ipar sarbidea egokitu eta hobetzeko lanak" behin-behinekoz onetsi zituen eta, onespenaren iragarkia 2007ko 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 3an, argitaratu ondoren, jendaurrean jarri zuen hala proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, nola desjabetzeak ukituko dituen lurrak okupatu beharrari dagokionez.

Epe hori iragan eta ez da haren aurkako alegaziorik jaso.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betikoz onestea.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea "Iruña-Madril N-113 errepideko 77+620 kilometro puntuan Castejongo ipar sarbidea egokitu eta hobetzeko lanak" izeneko proiektua. Haren aurrekontua 811.682,74 eurokoa da.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

3. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek administrazio publikoentzako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari igorria, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Castejongo Udalari, Desjabetze Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urriaren 3an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

Iragarkiaren kodea: F0715323