131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

101/2007 EBAZPENA, irailaren 13koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, ikastetxe publikoetako eskola garraioaren zerbitzua bederatzi eserleku baino gehiagoko ibilgailuekin egiten duten enpresen kontratuak 2007-2008 ikasturterako luzatzeko baimena ematen duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean proposatzen da luza daitezela Nafarroako Gobernuko ikastetxe publikoetan egin ohi den ikasle garraioko esleipena hartu zuten enpresekin sinaturiko kontratuak. Hori hala izanen da Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, bai eta Hezkuntza Bereziko, Lanbide Heziketa Bereziko eta Lanbide Hastapen Bereziko programen ikastetxe eta unitate berariazkoetan ere.

Eskola garraioaren zerbitzuen kontratazioak aldatu eta berritzea onetsi edo, behar izatera, baimendu zuten 402/2003, 20/2005 eta 77/2005 foru aginduetan eta 668/2003, 669/2003, 670/2003, 671/2003, 672/2003, 673/2003, 708/2003, 80/2004, 827/2005, 828/2005, 829/2005, 832/2005, 833/2005, 1108/2005, 1107/2005, 952/2006, 983/2006, 868/2006, 867/2006, 866/2006, 890/2006, 955/2006, 953/2006, 957/2006, 956/2006 eta 1079/2006 ebazpenetan xedaturikoaren arabera,

eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aipatu foru aginduen eta ebazpenen bidez sinaturiko kontratuak luzatzeko baimena ematea 2007-2008 ikasturterako. Ebazpen honen eranskinean, enpresak, egin beharreko zerbitzuak eta bakoitzari dagokion diru kopurua ageri dira.

2. Kontratazio horrek dakarren gastua, 2007-2008 ikasturterako, 9.347.947,84 eurokoa da gehienez. Horietatik 3.611.707,12 euro, irailetik abendurako, 2007ko aurrekontukoak dira eta departamentuan indarra duen gastuen aurrekontuko 410004-41150-2230-324100 kontusailaren kontura ordainduko dira; gainerakoa, 5.736.240,72 euro, 2008ko urtarriletik ekainerako, 2008ko gastuen aurrekontuan dagokion kontusailaren kontura, Nafarroako 2007ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 17/2006 Foru Legearen 30.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea enpresa interesdunei, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko irailaren 19an._Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

ERANSKINA. BERRIKUNTZAK

2007-2008 ikasturterako eskola garraioaren ibilbideak

1._Sakana-Burunda 01/01 Autobuses La Burundesa, S.A. 1.476,38

02/01 Autobuses La Burundesa, S.A. 548,20

2._Baztan 03/02 Autobuses La Baztanesa, S.A. 984,75

04/02 Autobuses La Baztanesa, S.A. 725,99

05/02 UTE Lekaroz 1.678,94

06/02 Leizaran Mariezcurrena Hnos. S.L. 1.469,15

3._Corella 07/03 Automóviles Río Alhama, S.A. (Arasa) 862,93

4._Lizarra 08/04 UTE Tierra Estella 1.557,49

09/04 UTE Tierra Estella 1.567,19

10/04 UTE Tierra Estella 1.584,91

11/04 UTE Tierra Estella 1.690,85

12/04 UTE Tierra Estella 1.525,51

5._Martzilla-Azkoien 13/05 Autocares María José 1.373,33

14/05 Autobuses Olloqui, S.L. 1.755,70

15/05 Falces Autobuses Sánchez 628,11

6._Irunberri-Zangoza 15/06 Autobuses y Garaje Bariáin, S.L. 386,78

16/06 Autobuses La Veloz Sangüesina, S.A. 1.137,76

46/06 Autobuses La Veloz Sangüesina, S.A. 286,42

7._Leitza 17/07 Leizarán Mariezcurrena Hnos. S.L. 1.568,93

18/07 Apezetxea eta Semeak, S.L. 387,99

8._Lodosa-San Adrián 19/08 Autocares Parra, S.L. 1.469,20

9._Tafalla 20/09 Falces Autobuses Sánchez 686,58

21/09 Autobuses Conda, S.A. 1.494,83

22/09 Autobuses Conda, S.A. 1.520,42

48/09 Autocares María José 173,40

10._Tutera 23/10 Autobuses Conda 1.758,56

24/10 UTE Cea 1.763,72

25/10 UTE Cea 1.515,85

26/10 Automóviles Río Alhama, S.A. (Arasa) 808,97

11._Bera 27/11 Autobuses La Burundesa, S.A. 1.191,40

12._Burlata-Atarrabia-Uharte 29/12 UTE Transporte Escolar de Navarra 1.560,93

30/12 Autobuses Artieda (Ativar, S.A.) 535,65

13._Iruña-Txantrea 31/13 UTE Transporte Escolar de Navarra 1.203,02

32/13 Autobuses Artieda (Ativar, S.A.) 1.330,73

33/13 UTE Transporte Escolar de Navarra 992,15

34/13 Autobuses Artieda (Ativar, S.A.) 1.267,24

35/13 UTE Transporte Escolar de Navarra 452,35

36/13 La Pamplonesa, S.A. 1.509,17

37/13 La Tafallesa, S.A._Autobuses Río Irati, S.A. 1.351,92

49/13 UTE Transporte Escolar de Navarra 137,70

15._Iruña-Ermitagaña-Donibane 40/15 UTE Transporte Escolar de Navarra 1.133,71

41/15 UTE Transporte Escolar de Navarra 1.616,38

42/15 UTE Transporte Escolar de Navarra 1.284,30

43/15 Autobuses Río Irati, S.A. 1.765,72

17._Zizur 45/17 UTE Transporte Escolar de Navarra 996,99

47/17 Limutaxi, S.L. 254,84

Iragarkiaren kodea: F0714731