131. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2007ko irailaren 24koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako Gobernuak Estatuaren Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordean duen ordezkaritza esleitzen duena.

Abuztuaren 1eko 1507/1984 Errege Dekretuaren 1. artikuluko 1. idatz-zatiak ezartzen du batzorde hori Estatuko Administrazioaren hiru ordezkarik, Espainiako Gobernuak izendatuak, eta Nafarroako Gobernuak hautatutako beste hiru ordezkarik osatuko dutela. Foru dekretu horrek Estatuko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordea erregulatzen duten arauak onesten ditu. Aipatutako artikulu horren 2. idatz-zatiak xedatzen du Lankidetza Batzordeko kideak hautatzen dituen organoak berak beste batzuk jarri ahalko dituela, edozein unetan, haien ordez.

Nafarroako Gobernuan gertatu berri den berrikuntza ikusirik, batzorde horretan duen ordezkaritza aldatu beharra dago.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Estatuko Administrazioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeko kide hauek izendatzea, Nafarroako Gobernuaren ordezkari: Javier Caballero Martínez jauna, Nafarroako Gobernuko lehenengo lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari; Alvaro Miranda Simavilla jauna, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria; eta Ildefonso Sebastián Labayen jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritzako zuzendari nagusi.

2. Baliorik gabe uztea Lankidetza Batzordeko kideen aurreko izendapenak.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, Administrazio Publikoetako Ministerioaren Garapen Autonomikoko zuzendari nagusiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

Iruñean, 2007ko irailaren 24an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0714918