127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZUGARRAMURDI

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udalak 2007ko abuztuaren 10ean egindako osoko bilkuran behin betiko onetsi zuen Zugarramurdiko A 26 unitateko (1. poligonoko 36. lurzatia) xehetasun azterlanaren aldaketa, Unai Almandoz Marichalar jaunak sustatu, María Jáuregui Benito arkitektoak prestatu eta EHAEOk 2007ko apirilaren 24an ikus-onetsia.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten erabakiaren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Zugarramurdin, 2007ko abuztuaren 27an._Alkatea, Jesús María Aguerre Indaburu.

Iragarkiaren kodea: L0714809