127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Mercairuña: konpentsazio batzordearen estatutuak, Iruñeko Udal Planeko Z.N.1/U.I. I-iparraldea garatzeko. Testu bateginaren behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko irailaren 18an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 18-SEP-07 (12/UV).

"Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko martxoaren 27an hartu zuen 13/UV erabakia, ZN.1/U.I. I-iparraldea eremuko konpentsazio batzordearen estatutuak hasiera batean onesten dituena. Erabaki hori 2007ko maiatzaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, entzunaldia eta jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea ZN.1/U.I. I-iparraldea eremuko konpen- tsazio batzordearen estatutuen gaineko testu bategina, Mercairuñak tramitera aurkeztua.

2. Alkatea Udalaren ordezkari izendatzea aipatu konpentsazio batzordeko zuzendaritza organorako, ordezkaritza beste norbaiten esku utz badezake ere.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta ukitutako jabe guztiei jakinaraztea; gehienez ere hiru hilabeteko epea ematen zaie, eskritura publikoaren bitartez konpentsazio batzordea eratzeko."

Ebazpenaren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2007ko irailaren 24an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0714788