127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Etxabakoizko U.I.XX-ko ARS-5 banaketa eremuko UE-1 exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2007ko irailaren 18an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 18-SEP-07 (11/UV)

"Ikusirik Etxabakoizko U.I.XX-ko ARS-5 banaketa eremuko UE-1 exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak, Construcciones Artaso Hnos. S.L.k, Avanco, S.A.k, Promociones Erro y Eugui, S.L.k eta Adania Residencial, S.L.k aurkeztuak, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako zuzendari juridikoak 2007-09-13an eman txostenarekin bat, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Etxabakoizko U.I.XX-ko ARS-5 banaketa eremuko UE-1 exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak, behar bezala eginbideturiko espedientean dagoen agiriari jarraikiz.

2. Erabaki hau ARS-5 banaketa eremuko lurzatien jabeei banan-banan jakinaraztea.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea 20 egunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Estatutu hauek behin betikoz onetsi aitzin, sustatzaileek testu zuzendua aurkeztu beharko dute, eremu honetako azaleraren deskripzioari dagokionez, bat etor daitezen zenbakia eta letra (agiriaren 3. orria)."

Iruñean, 2007ko irailaren 24an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0714776