127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, San Juan Bosco zeharkaleko 1ean eta Erletokieta kaleko 9an igogailua jartzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko irailaren 18an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 18-SEP-07 (14/UV)

"Ikusirik oztopo arkitektonikoak aldatzeko xehetasun azterlana, Javier Iribarren Alzueta jaunak tramitera aurkeztua, eta espedienteari lotua den 2007-08-30eko txosten teknikoarekin bat, honako hau erabaki da:

1._Hasiera batean onestea San Juan Bosco zeharkaleko 1eko eta Erletokieta kaleko 9ko xehetasun azterlana, barreneko patioko lerrokadurak aldatzen dituena, oztopo arkitektonikoak kentzeko igogailuak jarrita.

2._Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2007ko irailaren 24an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0714699