127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MORENTIN

Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Morentingo Udalak 2007ko uztailaren 4an egin bilkuran, erabaki zen hasiera batean onestea Servicio Pabellones Industriales, S.A. (Serpinsa) enpresak sustaturiko hirigintza hitzarmena, Morentingo Udal Planean aldaketa egituratzailea egiteko, esparru honi dagokionez: 38, 101, 164 eta 19. lurzatiak.

Espedientea jendaurrean eduki da 2007ko 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, abuztuaren 3an, baita Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan ere, eta inork ez du alegaziorik batere aurkeztu.

Horrenbertzez, Udalak hau erabaki du:

Lehena: hasiera batean onestea Servicio Pabellones Industriales, S.A. (Serpinsa) enpresak sustaturiko hirigintza hitzarmena, Morentingo Udal Planean aldaketa egituratzailea egiteko, esparru honi dagokionez: 38, 101, 164 eta 19. lurzatiak.

Bigarrena: behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Hirugarrena: Morentingo Udaleko alkateari ahalmena ematea delako hitzarmena sinatzeko.

Morentinen, 2007ko irailaren 26an._Alkatea, Jesús Martínez Barandalla.

Iragarkiaren kodea: L0714803