127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Arau subsidiarioak 5. poligonoko 300. lurzatian aldatzeko espedientea. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2007ko irailaren 13an egin osoko bilkura arruntean, honako xedapen zatia duen erabakia hartu zuen:

Lehena: Martzillako arau subsidiarioetako aldaketa puntualaren espedientea (antolamenduko determinazio egituratzaileak) 5. poligonoko 300. lurzatiari dagokiona, María Malo Jaurrieta andreak sustatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 70 eta 71. artikuluetan, 79.2 artikuluak igorrita, xedatutakoari jarraikiz, eta Udaleko teknikari baten txosteneko determinazioekin bat.

Bigarrena: espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan iragarrita, eta ale bat igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, haren gaineko txostena egin dezan, 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluak xedatutakoari jarraituz.

Martzillan, 2007ko irailaren 17an._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0714507