127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Martzillako arau subsidiarioak aldatzeko espedientea, UE 4.2 unitateko 3. lurzatiari dagokiona. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2007ko irailaren 13ko osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehena: Martzillako arau subsidiarioetako aldaketa puntualaren espedientea (antolamendu xehakatuko determinazioak) 4-2 exekuzio unitateko 3. lurzatiari dagokiona, Promotora de la Ribera Navarra, S.L.k sustatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan, 79.3 artikuluak igorrita, xedatutakoari jarraikiz.

Bigarrena: espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan iragarrita, eta ale bat igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, haren gaineko txostena egin dezan, 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluak xedatutakoari jarraituz.

Martzillan, 2007ko irailaren 17an._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0714501