127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANATZ

U.E.14-E lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

UE.14-E lurzatian Manuel Valencia Bergerak prestatu duen xehetasun azterlanaren hasierako onespena jendaurrean egoteko epea iraganik (2007ko 102. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 17koa), eta kontuan harturik inork ez duela alegaziorik aurkeztu, Alkatetza honek,

Ebatzi du:

a) Behin betiko onestea UE.14-E lurzatiaren xehetasun azterlana, Jamsar, S.L.k sustatua.

b) Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta interesdunari igortzea.

c) Kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

Etxarri Aranatzen, 2007ko irailaren 11n._Jarduneko alkatea, Arantza Artieda Igoa.

Iragarkiaren kodea: L0714481