127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI ARANATZ

3. poligonoko 555. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko 3. poligonoko 555. lurzatian Manuel Valencia Bergerak prestatu duen xehetasun azterlanaren hasierako onespena jendaurrean egoteko epea iraganik (2007ko 98. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 10ekoa), eta kontuan harturik inork ez duela alegaziorik aurkeztu, Alkatetza honek,

Ebatzi du:

a) Behin betiko onestea 3. poligonoko 555. lurzatiaren xehetasun azterlana, María Concepción Goñi Razkin andreak sustatua.

b) Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta interesdunari igortzea.

c) Kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

Etxarri Aranatzen, 2007ko irailaren 13an._Alkateordea, Arantza Artieda Igoa.

Iragarkiaren kodea: L0714480