127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

BBBPBko U.E. 12-A exekuzio unitatearen birzatiketa ekonomikoaren proiektua. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko irailaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lizarrako Alde Zaharraren Babeserako eta Barne Berrikuntzarako Plan Bereziko U.E. 12-A unitatearen borondatezko birzatiketaren proiektua, Miguel Rico y Asociados Promoción, S.L.k sustatua.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 167 eta 168. artikuluekin bat, hogei eguneko jendaurreko aldia hasiko da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Halaber, iragarkia hemengo prentsan eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, eta ohartaraztea egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri, tramiteko egintza delako. Horrek ez du ukatzen, baina, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen; betiere, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

Lizarran, 2007ko irailaren 24an._Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0714793