127. ALDIZKARIA - 2007ko urriaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ENERITZ

Borondatezko birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Enerizko Udaleko alkate udalburuak, 2007ko irailaren 11an ospatutako bilkuran, behin betiko onetsi zuen Ruben Torres Lizasoainek Eneritzeko arau subsidiarioetako UO-26 jarduketa unitatean dauden lurrak borondatez birzatitzeko sustatu duen proiektua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Eneritzen, 2007ko irailaren 14an._Alkatea, Jose Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: L0714835